
Argazkiak eta bideoak telebistan ikustea
Argazkiak eta bideoak telebista bateragarrietan ikus ditzakezu, lagunei eta senideei
errazago erakutsi ahal izateko.
Nokia bideo-konektibitate kablea erabili behar duzu (bereizita saltzen da), eta agian
telebistaren irteerako ezarpenak eta formatu-ratioa aldatu beharko dituzu.
Telebistaren irteerako ezarpenak aldatzeko, hautatu >
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Osagarriak
>
TB-irteera
.
1 Konektatu Nokia bideo-konektibitate kablea telebista bateragarriaren bideo
sarrerara. Konektoreen koloreek entxufeen koloreekin bat etorri behar dute.
2 Konektatu Nokia bideo-konektibitate kablearen beste muturra zure telefonoaren
Nokia AV konektorera. Agian
TB irteera kablea
hautatu beharko duzu konexio
modu gisa.
3 Arakatu ikusi nahi duzun fitxategia.
64
Zure argazkiak eta bideoak

Irteera-seinalea igortzen duen produkturik ez konektatu, gailua kalte bailezakete. Ez
konektatu tentsio-iturririk Nokia AV konektorera. Telefono honekin erabiltzeko
Nokia-k onartu ez duen entzungailu edo bestelako gailu osagarri bat Nokia AV
konektorera konektatuz gero, jarri arreta berezia bolumenean.