Argazkiak eta bideoak ordenagailuaren eta telefonoaren artean kopiatzea
Telefonoarekin atera dituzun argazkiak edo grabatu dituzun bideoak ordenagailuan
ikusi nahi al dituzu? Edo telefonoarekin atera dituzun argazkiak edo grabatu dituzun
bideoak ordenagailuan kopiatu nahi dituzu? Erabili USB datu-kable bateragarria
argazkiak telefonoaren eta ordenagailu bateragarriaren artean kopiatzeko.
1 Erabili USB datu-kable bateragarria telefonoa ordenagailu bateragarri batera
konektatzeko.
Telefonoaren eta ordenagailuaren artean edukia kopiatzen ari bazara memoria-
-txartel bat erabilita, ziurtatu memoria-txartela sartuta dagoela.
2 Ireki Nokia Ovi Suite aplikazioa ordenagailuan eta jarraitu bistaratutako
argibideak.