Interneteko deiei buruz
Internet bidezko deiak egin eta jaso ditzakezu. Interneteko dei-zerbitzuak
ordenagailuen, telefono mugikorren eta VoIP gailu baten eta ohiko telefono baten
arteko deiak onar ditzake. Interneteko dei-zerbitzua sareko zerbitzua da.
Interneteko deien zerbitzu-hornitzaile batzuek doako Interneteko deiak baimentzen
dituzte. Eskuragarritasunari eta konexio-kostuei buruzko informazioa lortzeko, jo
Interneteko deien zerbitzu-hornitzailearengana.
Interneteko dei bat egiteko edo jasotzeko, WLAN baten zerbitzu-eremuan egon behar
duzu edo pakete-datu (GPRS) konexio bat izan behar duzu 3G sare batean, eta
Interneteko dei-zerbitzu batera konektatuta egon behar duzu.