Ahotsa erabiltzea kontaktu bati deitzeko
Ahots komandoak aplikazioarekin, zure ahotsa erabil dezakezu deiak egiteko edo
telefonoa kontrolatzeko.
Ahots komandoak ez dira hiztunaren ahotsaren araberakoak. Komando horiek
telefonoak sortzen ditu automatikoki.
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan daiteke ingurune zaratatsu
batean edo larrialdi batean; beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen ahotsez
markatutako deietan fidatzea.
Ahots komandoak erabiltzen hasi aurretik, gehitu Ahots komandoak aplikazioaren
lasterbide bat hasierako pantailan.
Ahots bidezko markatzea erabiltzen duzunean, bozgorailua erabiltzen da. Eutsi
telefonoari zugandik gertu ahots komandoak ahoskatzerakoan.
1 Hasierako pantailan, hautatu
. Entzungailu bateragarri bat entzungailuaren
teklarekin eransten bada, eduki sakatuta entzungailuaren tekla.
2 Tonu labur bat entzungo da eta
Hitz egin orain
erakutsiko da. Esan argi
kontaktuari dagokion izena.
3 Telefonoak hautemandako kontaktuaren sintetizatutako ahots-etiketa bat
erreproduzitzen du hautatutako hizkuntzan, eta izena eta zenbakia erakusten
ditu. Ahots markatzea ezeztatzeko, aukeratu
Utzi
.
Kontaktu baten ahots komandoa entzutea
1 Hautatu kontaktua eta
Aukerak
>
Ahots-etiket. xehetasunak
.
2 Hautatu kontaktuaren xehetasun bat.
Telefonoa 37
Izen batek telefono zenbaki bat baino gehiago badu, izena eta zenbaki mota esan
dezakezu ere, hala nola mugikorra edo telefonoa den.