
Aplikazio sozialari buruz
Hautatu >
Soziala
eta hasi saioa erabiltzen dituzun sare sozialen
zerbitzuetan.
Sare sozialetako esperientzia hobetzeko, erabili Soziala aplikazioa. Sare sozialen
zerbitzuetan Soziala aplikazioen bidez saioa hasitakoan, ekintza hauek egin
ditzakezu:
•
Ikusi lagunen zerbitzu guztietako egoera-eguneratzeak ikuspegi bakarrean
•
Argitaratu zure egoera-eguneratzea hainbat zerbitzutan aldi berean
•
Partekatu unean bertan kamerarekin ateratako argazkiak
•
Partekatu telefonoarekin grabatutako bideoak
•
Estekatu lineako lagunen profilak telefonoan duzun euren kontaktu-
-informazioarekin
•
Gehitu egutegi-zerbitzuko gertaerak zure telefonoko egutegian
Sare sozialek onartzen dituzten eginbideak daude eskuragarri soilik.
56
Sare sozialak

Sare sozial zerbitzuak erabiltzeak sareko konexioa eskatzen du. Datu kantitate
handiak transmiti daitezke eta, ondorioz, datu-trafikoaren kostuak egon daitezke.
Datu transmisioen kostuei buruzko informazioa jasotzeko jo zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Sare sozialen zerbitzuak hirugarrenen zerbitzuak dira eta ez dira Nokiak
eskainitakoak. Irakurri erabiltzen ari zaren sare sozial zerbitzuaren pribatutasun-
-ezarpenak, informazioa jende askorekin parteka baitezakezu. Sare sozial zerbitzuari
dagozkion erabilera-baldintzak informazioa zerbitzu horretan partekatzeari
aplikatzen zaizkio. Ezagutu zerbitzuaren erabilera-baldintzak eta pribatutasun-
-jardunbideak.