Bateriaren eta kargagailuaren informazioa
Telefono honek behin eta berriz karga daitekeen atera ezineko bateria bat darama barruan. Ez saiatu bateria ateratzen,
telefonoa hondatu bailiteke. Eraman telefonoa hurbilen dagoen baimendutako zerbitzu-gunera bateria ordezteko.
Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar da: AC-10. Nokia kargagailuaren modelo zenbakia
ezberdina izan daiteke entxufe motaren arabera, hala nola, E, X, AR, U, A, C, K edo B.
Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke, baina azkenean agortu egiten da. Hizketa edo egoneko denboren
iraupena nabarmenki laburtzen dela sumatuz gero, eraman gailua gertuen duzun baimendutako dendara bateria ordezteko.