Ukipen-pantailaren ekintzak
Erabiltzailearen interfazearekin elkar eragiteko, sakatu edo eduki sakatuta ukipen-
-pantaila.
Garrantzitsua: Saihets ezazu ukipen-pantaila urratzea. Ez erabili inoiz luma, arkatz
edo beste edozein objektu zorrotzik ukipen-pantailan.
Aplikazioak edo pantailaren bestelako elementuak irekitzea
Sakatu aplikazioa edo elementua.
Atzitu funtzioak bizkor
Eduki sakatuta elementua. Aukera erabilgarrien laster-menua irekitzen da.
18
Instalatu Nokia Ovi Suite ordenagailuan
Adibidea: Argazkiak bidaltzeko edo alarmak ezabatzeko, eduki sakatuta argazkia edo
alarma eta, laster-menuan, hautatu aukera egokia.
Elementuak arrastatzea
Eduki sakatuta elementua eta mugitu atzamarra pantailan zehar.
Adibidea: Hasierako pantailako elementuak arrasta ditzakezu.
Arrastatzea
Jarri atzamarra pantailan eta mugitu etengabe nahi duzun norabidean.
Oinarrizko erabilera 19
Adibidea: Beste hasierako pantaila batera aldatzeko, mugitu ezkerrera edo
eskuinera.
Zerrenda edo menu batean mugitzeko, pasa hatza pantailan gora edo behera eta altxa
hatza. Gelditzeko, sakatu pantaila.
Handiagotzea eta txikiagotzea
Ezarri bi hatz elementu batean, adibidez, mapa, argazki edo web-orri batean, eta
urrundu edo hurbildu hatzak bata bestearengandik.
Aholkua: Elementua birritan ere saka dezakezu.