
Pantailako adierazleak
Adierazle orokorrak
Ukipen-pantaila eta teklatua blokeatuta daude.
Alarma bat ezartzen da.
Egutegian galdutako gertaera bat duzu.
Dei-adierazleak
Norbait deika aritu da.
Telefonoko bigarren linea erabiltzen ari zara (sareko zerbitzua).
Jasotzen diren deiak beste zenbaki batera desbideratuko dira (sareko
zerbitzua). Telefonoan bi linea badituzu, zenbaki batek aktibo dagoena
erakutsiko dizu.
Telefonoa prest dago Interneteko deiak egiteko.
Mezularitza-adierazleak
Irakurri gabeko mezuak dituzu. Adierazleak keinu egiten badu, Sarrerako
erretilua beteta egotea litekeena da.
Irteerako erretiluan bidali beharreko mezuak daude.
Sare-adierazleak
Telefonoa GSM sare batera konektatuta dago (sareko zerbitzua).
Telefonoa 3G sare batera konektatuta dago (sareko zerbitzua).
GPRS datu-konexio bat irekita dago (sareko zerbitzua). ikurrak konexioa
zain dagoela adierazten du eta ikurrak konexioa irekitzen edo ixten ari dela.
EGPRS datu-konexio bat irekita dago (sareko zerbitzua). ikurrak konexioa
zain dagoela adierazten du eta ikurrak konexioa ezartzen ari dela.
Oinarrizko erabilera 25

3G datu-konexio bat irekita dago (sareko zerbitzua). ikurrak konexioa zain
dagoela adierazten du eta ikurrak konexioa ezartzen ari dela.
HSPA datu-konexio bat irekita dago (sareko zerbitzua). ikurrak konexioa
zain dagoela adierazten du eta ikurrak konexioa ezartzen ari dela.
WLAN konexio bat eskuragarri dago.
Konektagarritasun-adierazleak
Bluetootha aktibatuta dago.
ikurrak telefonoa datuak bidaltzen ari dela
adierazten du. Adierazleak keinu egiten badu, telefonoa beste gailu batera
konektatzen saiatzen ari da.
Telefonoan USB kable bat konektatuta dago.
GPSa aktibo dago.
Telefonoa sinkronizatzen ari da.
Aurikular bateragarriak telefonora konektatuta daude.
Autorako kit bateragarri bat telefonora konektatuta dago.
Telebistarako irteera-kable bateragarri bat telefonora konektatuta dago.
Testu-telefono bateragarri bat telefonora konektatuta dago.