
Erabili zenbakizko teklatu birtuala
Modu bertikalean idazterakoan alfazenbakizko teklatua erabili nahi baduzu, teklatu
birtual osotik zenbakizko teklatu birtualera alda dezakezu gailua.
1 Hautatu idazketa-eremu bat.
2 Hautatu >
Teklatu alfanumerikoa
.
1 Zenbaki-teklak
2 *: sartu karaktere bereziak edo, testu iragarlea aktibatuta dagoenean eta hitza
azpimarratuta agertzen denean, mugitu hitz posible batetik bestera.
3 Maius tekla: aldatu maiuskulen eta minuskulen artean. Testu iragarlea
aktibatzeko edo desaktibatzeko, hautatu tekla birritan azkar. Hizki eta zenbaki
moduen artean aldatzeko, eduki sakatuta tekla.
4 Itxi-tekla: itxi zenbakizko teklatu birtuala.
5 Gezi-teklak: mugitu kurtsorea ezkerrera edo eskuinera.
6 Idazketa-menua: aktibatu testu iragarlea, aldatu idazketa-hizkuntza edo aldatu
teklatu birtual osora.
Oinarrizko erabilera 23

7 Atzera-tekla: ezabatu karaktere bat.
8 Testu iragarlearen adierazlea (erabilgarri badago): testu iragarle modua,
maiuskula ala minuskula modua eta hizki ala zenbaki modua aktibatuta dauden
edo ez adierazten du.