
Ordenagailutik musika kopiatzea
PCan duzun musika telefonoan entzun nahiko zenuke? Nokia Ovi Suite aplikazioa da
telefonoan musika kopiatzeko modurik bizkorrena, eta musika-bildumak kudeatzeko
eta sinkronizatzeko erabil dezakezu.
Musika eta audioa 71

1 Erabili USB datu-kable bateragarria telefonoa ordenagailu bateragarri batera
konektatzeko. Ziurtatu telefonoan memoria-txartel bateragarri bat sartuta
duzula.
2 Telefonoan, pasa hatza jakinarazpen-eremutik behera eta hautatu
USB
>
Nokia
Ovi Suite
.
3 Ordenagailuan, ireki Nokia Ovi Suite. Ziurtatu Nokia Ovi Suite aplikazioaren azken
bertsioa duzula. Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi Nokia Ovi Suite
zerbitzuaren laguntza.
Deskargatu Nokia Ovi Suite aplikazioaren azken bertsioa www.nokia.com/software
helbidetik.
Musika-fitxategi batzuk eskubide digitalen kudeaketaren (DRM) bidez babestuta
egon daitezke eta ezin dira telefono batean baino gehiagotan erreproduzitu.