
Mezuak bidaltzea
Testu- eta multimedia mezuekin, azkar jar zaitezke harremanetan lagunekin eta
senideekin. Multimedia mezu batean, partekatu nahi dituzun argazkiak, bideoak eta
soinu-klipak erants ditzakezu.
Hautatu >
Mezularitza
.
1 Hautatu
.
2 Hartzailearen telefono-zenbakia eskuz gehitzeko, idatzi zenbakia Nori eremuan
eta hautatu .
Hartzaileak kontaktuen zerrendatik hautatzeko, hautatu
>
Gehitu
hartzailea
.
3 Hautatu testua idazteko eremua, idatzi mezua eta hautatu .
4 Eranskin bat gehitzeko, hautatu
.
5 Hautatu
.
Eranskin bat duen mezu bat bidaltzea testu-mezu arrunt bat bidaltzea baino
garestiagoa izan daiteke. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Mezu baten karaktere-muga gainditzen duten mezuak bidal ditzakezu. Mezu
luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek
bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute.
Azentu-markek, bestelako ikurrek edo zenbait hizkuntzen aukerek leku gehiago
hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen karaktere-kopurua murrizten dute.
Testu-mezu bat luzeegia bada, multimedia mezu bihur daiteke hartzaileari bidali ahal
izateko. Mezua idazten ari zarela eginbidea desaktibatzeko, hautatu
>
Bidalketa
aukerak
>
Mezu mota
>
Testua
.
Testu-mezu bat hartzaile bati baino gehiagori bidaltzen badiozu eta hartzaile
horietako batekin harremanetan jartzeko informazioa helbide elektroniko bat bada
telefono-zenbaki bat izan beharrean, testu-mezua multimedia mezu bihurtuko da.
48
Mezularitza

Multimedia mezu batean erantsitako elementua sarearentzat handiegia bada,
telefonoak automatikoki tamaina murriztuko du.
Telefono bateragarriek soilik jaso eta bistara ditzakete multimedia mezuak. Mezuen
itxura telefonoz telefono alda daiteke.