Telefono zaharretik kontaktuak edo argazkiak kopiatzea
Nokia telefono bateragarri zaharretik informazio garrantzitsua kopiatu eta telefono
berria azkar erabiltzen hasi nahi al duzu? Erabili Telefono aldaketa aplikazioa, besteak
beste, kontaktuak, egutegiko sarrerak eta argazkiak telefono berrian doan
kopiatzeko.
Telefono zaharrak Bluetooth onartu behar du.
16
Lehen urratsak
Aukeratu >
Ezarpenak
>
Konektagarritasuna
>
Datu-transferentz.
>
Telefono
aldaketa
.
1 Hautatu aukera hauetariko bat:
— Kopiatu edukia beste telefono batetik.
— Kopiatu edukia beste telefono batera.
— Sinkronizatu edukia bi telefonoren artean.
2 Hautatu zein telefonotara konektatu eta parekatu nahi dituzun telefonoak.
Bluetooth konexioa bi telefonoetan aktibatu behar da.
3 Beste telefonoak kodea eskatzen badu, idatzi kodea. Kodea, zuk zehatz
dezakezuna, bi telefonotan sartu behar da. Telefono batzuetako kodea finkoa
da. Xehetasunak eskuratzeko, ikusi beste telefonoaren erabiltzailearen gida.
Kodeak uneko konexiorako balio du soilik.
4 Hautatu edukia eta
Ados
.
Nokia telefono zaharrak Telefono aldaketa aplikazioa ez badu, telefono berriak mezu
bidez bidaliko dio Bluetooth bidez. Aplikazioa instalatzeko, ireki mezua telefono
zaharrean eta jarraitu argibideei.
Aholkua: Telefono aldaketa aplikazioa ere erabil dezakezu beste telefonoetako
edukia geroago kopiatzeko.