
Kargatu bateria
Bateria zertxobait kargatu da fabrikan, baina baliteke berriro kargatu behar izatea
telefonoa lehenengo aldiz piztu aurretik.
Telefonoak bateria gutxi duela adierazten badu, egin hurrengoa:
1 Konektatu bateria korronte-hartune batera.
2 Konektatu kargagailua telefonora.
3 Telefonoaren bateria erabat kargatutakoan, deskonektatu kargagailua
telefonotik, eta, ondoren, hormako hartunetik.
14
Lehen urratsak

Bateria ez da denbora jakin batez kargatu behar, eta kargatzen ari den artean gailua
erabil dezakezu.
Bateria guztiz deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra agertu arte edo
deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
Bateria luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada kargagailua konektatu,
deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da bateria kargatzen has dadin.
Aholkua: USB kargagailu bateragarri bat ere erabil dezakezu bateria kargatzeko.