
Bateriari buruz
Gailuak kendu ezin den CTIA 1725 ziurtagiridun bateria kargagarria dakar barnean.
Erabili soilik Nokia-k gailu honentzako onartzen dituen kargagailuak. Gailua
kargatzeko USB datu-kable bateragarria ere erabil dezakezu.
Ez saiatu bateria telefonotik ateratzen. Eraman telefonoa hurbilen dagoen
baimendutako zerbitzu-gunera bateria ordezteko.
USB bidez karga dezakezu gailua, korronte-hartune erabilgarririk ez duzunean. Gailua
kargatzen den bitartean datuak transferi daitezke. USB bidezko kargatze-indarra
nabarmen alda daiteke, eta telefonoak kargatzen eta funtzionatzen hasteak luze har
dezake.
Konektatu gailua soilik USB-IF logotipoa duten produktuetara, edo USB-IF gaitasun-
-programak osatu dituztenetara.
Baimendutako zerbitzu-teknikoetan ere ordez dezakezu bateria.
Gailuak bateria gutxi duenean, energia aurrezteko modura aldatzen da. Energia
aurrezteko modua desaktibatzeko, eduki sakatuta pizteko tekla, eta hautatu
Desktib.
energia aurrez.
. Energia aurrezteko modua aktibatuta dagoenean, zenbait
aplikazioetako ezarpenak aldatzea ezinezko gerta dakizuke.