Bluetooth konexioari buruz
Hautatu >
Ezarpenak
>
Konektagarritasuna
>
Bluetootha
.
Bluetootha erabil dezakezu gailu bateragarrietara hari gabe konektatzeko, adibidez,
beste telefono mugikor batzuetara, ordenagailuetara, entzungailuetara eta autoko
kitetara.
Konexio hori telefonoko elementuak bidaltzeko ere erabil dezakezu, baita PC
bateragarrietatik fitxategiak kopiatzeko eta inprimagailu bateragarriekin fitxategiak
inprimatzeko ere.
Bluetooth hari gabeko konexioa irrati-uhinen bidez egiten denez, konektatutako
gailuek ez dute elkarri begira egon beharrik. Halere, gehienez elkarrengandik 10
metrora (33 oin) egon behar dute, baina interferentziak jasan ditzakete tarteko
hormak edo tresna elektronikoak direla eta.
Konektagarritasuna
95
Telefonoa blokeatuta dagoenean, baimendutako gailuetarako konexioak soilik ezar
daitezke.
Aholkua: Bluetooth konexioa ere kudea daiteke egoera-menuan. Egoera-menua
irekitzeko, pasa hatza jakinarazpenen eremutik behera, eta hautatu
Bluetootha
.
Bluetootha bistaratzen ez bada, hautatu .