
Argazkien eta bideoen kokapen-informazioa gordetzea
Argazki edo bideo jakin bat egin zenuen ibilaldi edo bidaian zehazki non zeunden jakin
nahi izanez gero, telefonoa konfigura dezakezu, kokalekua automatikoki graba
dezan. Ondoren, kokaleku horiek mapa batean ikus ditzakezu.
Hautatu >
Kamera
.
Kokapena grabatzeko eginbidea aktibatzea
Hautatu
>
Ezarpenak
>
Gorde kokal. inform.
>
Bai
.
Baliteke zenbait minutu behar izatea kokapenaren koordenatuak lortzeko. GPS
seinaleen erabilgarritasunean eta kalitatean eragin dezakete kokapenak, eraikinek,
oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek. Kokapen-informazioa duen fitxategi
bat partekatzen baduzu, kokapen-informazioa ere partekatu egiten da, hortaz,
fitxategia ikusten duten hirugarrenek zure kokapena ere ikus dezakete. Eginbideak
sareko zerbitzua behar du.
Kokapen-informazioaren adierazleak:
— Kokapen-informazioa ez dago eskuragarri. Litekeena da kokapen-informazioa
argazkietan edo bideoetan ez gordetzea.
— Kokapen-informazioa erabilgarri dago. Kokapen-informazioa argazkietan edo
bideoetan gordetzen da.
Kokapenari buruzko informazioa argazki edo bideo batean erants daiteke, kokapena
GPS edo sare-metodo bat erabiliz zehatz badaiteke. Kokapen-informazioa duen
argazki edo bideo bat partekatzen baduzu, argazki edo bideo horiek ikusten
dituztenek ere ikusgai izango dute kokapen-informazioa. Kokapena zehazteko
funtzioa desaktiba dezakezu kameraren konfigurazioan.