Nokia X7 00 - Argazki eta bideo aholkuak

background image

Argazki eta bideo aholkuak
Eduki hautatuta kamera-tekla.

Argazki bat ateratzerakoan:

Erabili bi eskuak kamera geldirik mantentzeko.

Handiagotzean, irudiaren kalitateak okerrera egin dezake.

Kamerak bateria aurrezteko modua aktibatzen du minutu batean ezer egiten ez

bada. Kamera berriro aktibatzeko, sakatu kamera-tekla labur.

Kontaktuen zerrendan, kontaktuei argazkiak erants diezazkiekezu. Argazkia

atera ondoren, hautatu

>

Erabili irudia

>

Esleitu kontaktuari

. Mugitu markoa

argazkia mozteko, ukitu pantaila tresna-barra bistaratzeko, hautatu eta

hautatu kontaktua eta .

Segurtasun distantzia bat manten ezazu flasha erabiltzerakoan. Ez erabili flasha

pertsona edo animaliengandik hurbil. Ez estali flasha argazkia ateratzen ari zaren

bitartean.

Bideoa grabatzerakoan:

Emaitzarik onenak lortzeko, itxi irekitako aplikazioak grabatzen hasi aurretik.

Bideoak memoria-txartelean gordetzen badituzu, errendimendua hobea izan

dadin, erabili microSD txartel azkar, bateragarri eta kalitate handikoa. microSD 4

txartelak (32 Mbit/s (4 MB/s)) edo handiagoak erabiltzea gomendatzen da.

Lehen aldiz erabili aurretik, egin txarteleko datu garrantzitsuen babeskopia eta

erabili telefonoa txartela formateatzeko; baita txartela aldez aurretik formateatu

bada edo Nokia telefono batean erabili bada ere. Formateatuz gero, txartelean

gordetako datu guztiak ezabatuko dira.

Erabileraren ondorioz memoria-txartelaren errendimendua kaltetzen bada, egin

txarteleko datu garrantzitsuen babeskopia eta erabili telefonoa txartela

formateatzeko.